
Zer behar dut Begizta telebista plataforma ikusteko?
BEGIZTAren zerbitzura sartzeko, Izarkomeko bazkide izan eta internet konexioa beharko duzu, eta telebista digital edo gailu hauetakoren bat eduki behar da:
- Interneterako sarbidea duen edozein sistema eragile (PC, MAC) duen edozein ordenagailu pertsonal.
- Edozein Androidgailu, telefonoa, tableta, SetTopBox, Android TV edo Smart TV.
- Edozein iOs dispotibo, iPad zein iPhone.
- 2009 ondorengo Samsung SMART TVa.
- LG SMART TV , webOS1.0, webOS2.0, webOS3.0, webOS3.5 edo webOS4.0. sistema eragilearekin.
- Sony, Philips, Panasonic edo AndroidTV sistema eragilea duten beste marka batzuetako SMART TV
- Zure gailuan Perseo aplikazioa instalatuta (Orriaren amaieran dituzu aplikazioa jeisteko bideak)
Zure telebista digitalaren bateragarritasunari buruzko zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin kaixo@begizta.eus helbidean.
Begizta telefonia mugikorreko 3G, 4G edo 5G sareetan ikusi daiteke?
Bai. Kalitate handiarekin emititzen dugu, eta Internetera konektatutako edozein gailutan erabil daiteke. Hala ere, kontuan izan behar da datu mugikor bidez ordu erdi telebista ikusiz gero, 250 MB eta 500 MB artean kontsumi ditzakeela. Komeni da kontuan hartzea, konturatu gabe mugikorraren datuen tarifa ez agortzeko. Horregatik, gomendatzen dugu BEGIZTA WiFi sareetarako konexioa duten mugikorretan ikustea.
Begizta ikusteko eman beharreko pausuak
1.- BEGIZTA kontratatzeko formularioa bete ondoren, e-posta mezu bat jasoko duzu eta bertan erabiltzailea izen bat (IZ eta 5 zifrako zenbaki bat izango da IZ*****) eta esteka bat izango dituzu.

2.- Esteka horrek beste gune batera eramango zaitu eta bertan pasahitz bat sortu beharko duzu (zeuk erabakitako pasahitza).

3.- BEGIZTA web bidez, mugikorrean edo Telebista Adimendunetan (Smart TV) ikusi datiteke.
- Web bidez ikusteko, helbide honetara joan behar duzu:
- Mugikorrean edo Telebista Adimendun batean ikusteko PERSEO aplikazioa instalatu behar duzu zure gailuan.
*Erabiltzaile eta pasahitz bera erabiliz, aldiberean, 5 gailu ezberdinetan ikusi ahal izango duzu Begizta.
Eskuratu Perseo aplikazioa
Estatu espainiarretik at konektatzen bazara Internetera, hemendik deskargatu beharko duzu aplikazioa: