Data
Ordua
IRAULTZA TXIKIEN AKANPADA 2026
Antolatzailea
Non:
IRAULTZA TXIKIEN AKANPADA 2026
🔥 *IRAULTZA TXIKIEN AKANPADA 2026* 🔥
Bardeetako tiro-poligonoaren aurkako borroka bultzatzeko asmoz eta hainbat hilabetez sare kolektiboak josi, proposamenak jaso eta Herri Mugimenduaren pultsua sentitu ondoren…. 2026ko Iraultza Txikien Akanpada datorkigu!
Euskal Herriko Herri Mugimenduaren topaketotan askotariko guneak izango dira, besteak beste, internazionalismoaren, ekologismoaren, feminismoaren eta antimilitarismoaren arteko kidetasunak eta lankidetza-sareak ehuntzen jarraitzeko. Bide batez, ozen salatuko dira tiro-poligonoaren mehatxu berria (2028ko berrikuntza baita proposamena dela-eta), baita NATOren eta EBren oldarraldi militarista ere. Horrez gain, Euskal Herri luze-zabaleko Herri Mugimenduek bat egiteko, sareak eta konplizitateak sortzeko eta borrokak partekatzeko gunea berpiztuko da beste behin ere.
Aurten ere Izarkom ekimen honen parte izango da eta larunbatean, 19, informazio mahaia jarriko dugu bertan.
EGITARAUA
