Zerbitzuak
Izarkom proiektu parte hartzailea denez, zerbitzuak jaso ahal izateko kooperatibako kide egin edo bazkidetza bati lotua egon beharko duzu. Kontratatu aurretik jakizu:
- Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan eskaintzen dugu zerbitzua gaur-gaurkoz. Baina, Iparraldeko hiru lurraldeetan ere bermatzeko bidea egiten gabiltza.
- Estaldura hirukoitza daukagu. Legez, operadore birtual gisara lan egin behar dugunez, Yoigo, Orange eta Movistar sareak erabiltzen ditugu telefonia mugikor zerbitzuaren hedadura biderkatuz.
- Hego Euskal Herriko etxeen %95era heltzen gara zuntza bidez, eta hau posible ez balitz, irrati lotura edo 4G router bidezko konexioa jartzen ahaleginduko gara.
- Zerbitzuak online kontratatu edo Irun, Bilbo zein Iruñeko bulegoetara gerturatuz eskuratu ditzakezu. Behar izanez gero, telefonoz deitu diezagukezu eta prozesu osoan zehar lagunduko zaitugu.
Zerbitzuak kontratatu edo tarifak kontsultatzeko ikonoetan klik egin




