Bilboko Nodoaren Erabilera

2023ko azarotik martxan dugu Bilboko nodoa. bertan, denda edo arreta eremuaz gain, langileontzako bulegoa eta jarduera anitzeko gunea ere sortu dugu.

Espazio hori Izarkomeko bazkideok zuena egin dezazuen gustatuko litzaiguke, burujabetza eta gizarte-ekonomia eraldatzailearekin lotutako sentsibilizazio jarduerak egin ahal izateko (hitzaldiak, asanbladak, tailerrak, erakusketak,…).

Gunearen erabilera guztiz doakoa da bazkideontzat, egutegia kontsultatu eta 15 egun lehenago erreserbatzea besterik ez duzue egin behar. Horretarako galdetegia bete eta baieztapena jasoko duzue, ondoren, nodoaren erabilpena lagatzeko kontratua sinatu beharko da ere.

Ekintzak astelehenetik ostiralera 10:00-20:00etara egin ahal izango dira

Horrez gain, zuen erakundeko eskuorri, kartel edo bestelako materiala ikusgai egoteko txoko bat prestatu dugu, beraz, ekarri eta jarriko ditugu bistan.

Orain baita liburutegia ere!

Ikasturte berrirekin batera gainera, norbanako bazkideok ikasteko eta lan egiteko lekua ere izango duzue, kasu honetan goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00ak bitartean. Aurretiaz abisatzea eskertzen dizuegu, nodoa erabilgarri egongo dela zihutrtatzeko.

Espero dugu Bilboko erdigunean halako espazio bat erabilgarri izatea interesgarri suertatuko zaizuela.

EZAUGARRIAK

60 m²

35 aulki

Bilerak egiteko mahaiak

Pantaila digitalak

WI-FI gunea

Komunak

Bilboko Nodoaren erabilera galdetegia

Aztertu ondoko egutegia Nodoa okupatuta egongo ote den jakiteko.

    Onartzen dut datu hauek Izarkom Koop.Elk-aren titularitatea duen fitxategian gordetzea eta fakturak PDF solik bidez bidaltzea. Informazio osagarria irakurri eta onartu dut.