Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

“Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?” helduen gidaren aurkezpena eta solasaldia

5 ekaina @ 18:00 - 19:00

Azken 15 urteetan analogikotik digitalerako jauzia eman ostean, modu digitalean heztearen erronka ez da makala. Analogikoan hezten badakigu. Imitazio bidez haurrari errepidea igarotzen irakats diezaiokegu, edo marrazten. Baina gaur egungo etxeetan digitalean hezterako orduan zalantza askoren aurrean aurkitzen gara. Eta natibo digitaltzat dauzkagun haurrei, inolako aurretiazko prestakuntza edo argibide zehatzik gabe, internetera konexioa duen gailu bat uzten diegu eskura. Ondorioz, umezurtz digitalak direla esaten da gailuaren erabilera desegokia egitera daramatzatenak.

Izarkomen gure bazkideen beharrei erantzuten saiatu izan gara beti, eta bada azken hilabete hauetan zabaldu den kezka bat: Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra? Galdera honek erantzun zehatzik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena, hezitzaileena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu.

Zatoz Donostiako Kaxildan egingo dugun aurkezpen eta solasaldiara. Bertan zalantzak argitu, kezkak partekatu eta ibilbide honetan hain beharrezkoa den sarea osatzeko oinarriak jarri ditzagun! Gode data!

Xehetasunak

Data:
5 ekaina
Ordua:
18:00 - 19:00
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzailea

Izarkom
Phone
623424288
E-posta
arreta@izarkom.eus
View Antolatzailea Website

Pin It on Pinterest