- ekitaldia hau amaitu da.
Gailuak euskaraz erabiltzeko oinarrizko tailerra

Santiagoko Korrika Egunaren egitarauaren barruan, gailuak edo mugikorrak euskaraz erabiltzeko oinarrizko tailerra egingo dugu.
Hona heman Santiagoko Korrika Egunerako antolatu duten egitaraua:
Kokapena: Santiagoko frontoian.
Eguraldi txarra eginez gero, egun bat lehenago iragarriko dute gune berria zein izango den.
Egun osoan zehar, Uranzu pilotalekuan: Bidasoa Km0 erakusketa Laboreren eskutik.
10:00etan: Pilota topalekua.
Atxiki pilota eskolak 12 urtetik gorakoentzako tailerra eskainiko du.
11:45ean: Buruhandiak auzo elkartearen eskutik.
12:45ean: Ipuin musikatuak.Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialderen irakurketarekin eta Nayade abesbatzaren akonpainamenduarekin.
17:00etan: Gailu teknologikoak euskaraz erabiltzeko tailerra.
Bereziki mugikorrak erabiltzeko tailerra izango da eta Izarkomek eskainiko du.
18:00etan: Bingo musikatua. Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa elkartearen eskutik.
Euskotrabestiak: L’ass D. Vill, Freydis Sky Love, Bacco, Garazi La Fantasy, Arkana, Deliria, Lady Dragma eta Alicia Kiss.
19:30ean: Erromeria. Auntxa trikiti eta pandero eskolako eta Udal Musika Eskolako ikasleekin.