GATTIKEN
Istorioen bidez komunikatzen gara. Komunikazioa da harreman ororen oinarria; ezagutu gaitzaten, ezagutu dezagun. Istorioak baliatzen ditugu hori lortzeko, narrazioak: motzak edo luzeak, hitzez edo isiltasunez jantziak, argudioz edo emozioz landuak. Komunikazioa narrazio bat delako: gure izaera, baloreak, produktuak edota identitatea transmititzen dituen kontakizun bat.