Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Azkenaldian, gure bazkideengandik jakinarazpen bat baino gehiago jaso dugu, 118XX zerbitzu-hornitzaile batzuen jardunbide irregularrak faktura handiak sortzen ari direlako

Hilero, faktura iristen zaigunean, normalean ez dugu inolako gainkosturik izaten. Ditugun tarifa gehientsuenetan dei mugagabeak izaten baititugu eta hauek tarifaren kostuaren barne daude. Baina, batzuetan, zenbaki berezietara egindako deiak aurkitzen ditugu, eta hauek gainkosturen bat eduki dezakete. Halakorik gerta liteke 11827ra deitu edo fakturan zenbaki hau ikusiz gero.

 118 aurrizkiarekin hasten diren zenbakiak normalean informazio telefoniko zerbitzuei lotuta egon ohi dira, baina zenbaki horiek tarifikazio libreko zenbakiak izan ohi dira eta gehienetan oso garesti izaten dira.

Kontua da zenbaki horiek batzuetan ez ditugula markatzen, izan ere, bilatzailean bilatzen ditugun zenbaki “itxuraz normalen” atzean ezkutatuta egon daitezke. Gizarte Segurantza edo IAT bezalako orri faltsuetan aurki ditzakegu. Eta 20, 30 edo 50 euro arteko gainkostuak sor ditzakete.

11827 telefono-zenbakia adibidez, Espainiar estatuko telefono bidezko informazio-zerbitzua da, eta enpresa eta partikularren telefono-zenbakiak eta helbideak ematen dizkiete horra deitzen dutenei. Zerbitzu hau baliagarria izan daiteke informazio zehatza aurkitu behar dutenentzat eta Interneterako edo beste informazio-iturri batzuetarako sarbiderik ez dutenentzat. Hala ere, guk zerbitzu hau ez erabiltzea, eta interneten egiten ditugun bilaketetan agertzen diren zenbakien, doako zenbaki baliokideak bilatzea gomendatzen dugu.

Gure fakturan 11827ra egindako deia ikusiz gero, lehenik eta behin, zenbaki honetara deitu dugun egiaztatu behar dugu. Ez zaigu beti agertuko deien erregistroan, eta baliteke iruzurrak kamuflatuta egotea telefono arrunt baten atzean. Hori ez da legezkoa, beraz, egindako deiaren iraupena, data eta ordua egiaztatu eta fakturan agertzen denarekin bat datorren bilatu. Ondoren jarri gurekin harremanetan eta ahal dugun neurrian iruzurra salatzen lagunduko dizugu. Eta, azkenik, gure kexaren konponbidea lortu ez badugu, kexa eta/edo salaketa aurkeztu Kontsumobideren aurrean.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

ZEIN ADINETAN EMAN BEHAR ZAIE MUGIKORRA NERABEEI?

ZEIN ADINETAN EMAN BEHAR ZAIE MUGIKORRA NERABEEI?

Nerabeak sakelakoa izate bidean laguntzeko helduentzako gida bat sortzen ari gara TESTUA ETA ILUSTRAZIOAK: YAIZA ARRIZABALAGA Artikulu hau BDSKoopen berrien atalean argitaratua izan da 2023ko maiatzaren 16an Azken 15 urteetan analogikotik digitalerako jauzia eman...

Egunean Behin 12. denboraldian ere Izarkom liga antolatuko dugu

Egunean Behin 12. denboraldian ere Izarkom liga antolatuko dugu

Astelehenean, maitzak 15, Egunean Behin, mugikorrerako euskarazko jokoaren 12.denboraldia hasiko da.  Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da. Egunero partida bakarra jokatzen da eta helburua 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea da....

Izarkomen Ohiko Batzar Orokorra maiatzaren 6an

Izarkomen Ohiko Batzar Orokorra maiatzaren 6an

Datorren maiatzaren 6an, 9:30etan lehen deialdian, 9:40tan bigarrenean eta 9:50tan hirugarrenean Izarkomen Ohiko Batzar Orokorra egingo dugu Irungo Ficoba Erakustazokan. Bazkideen parte hartzea erraztu eta sustatzeko, Batzar...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin