Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Izarkomeko kideetako bakoitzak zerbitzu bat baina gehiago kontratatzeko aukera daukagu, baita gure bazkidetzapean lagun edo senitartekoen zerbitzuak kontratatzekoa ere. Hau ahalbidetu eta errazteko zenbait berrikuntza gehitzen joan gara azkenaldian. Hona hemen aldaketa hauei buruzko informazioa.

ZERBITZUEN FAKTURAZIORAKO BIGARREN KONTUA

Kasu askotan guk erabiltzen ditugun zerbitzuez gain inguruko norbaitentzako zerbitzuak ere kudeatzen ditugu. Halakoetan, orain arte, faktura bazkideok jaso izan dugu eta kontu korronte bakarretik kobratu izan dira zerbitzu guztiak.

Aurrerantzean aldiz bazkide bakoitzak bi kontu kudeatzeko aukera izango dugu. Kontu bakoitzak fakturen bidalketarako email helbide bat eta kobraketarako kontu korronte bat izango ditu. Honekin kontratatuta ditugun zerbitzuak bi fakturatan banantzeko aukera izango dugu; faktura bakoitza email helbide ezberdin batetara bidali eta kontu korronte ezberdin batetik kobratzeko aukerarekin.

Tamalez, ezin izango duguna da faktura bera bi email ezberdinetan jaso, faktura bakoitzak bidalketarako email bakarra onartzen du eta.

Egun dauzkagun zerbitzuak bi kontutan banandu nahi baditugu, email bat idatzi beharko dugu arreta@izarkom.eus helbidera kontuetako bakoitzean zein zerbitzu kobratzea nahi dugun adieraziz.

Zerbitzu berriren bat kontratatu nahi dugunean, galdetegian zerbitzu hori zein kontura bideratu nahi dugun galdetuko zaigu.

Honi buruzko zalantzarik izanez gero, deitu edo idatzi iezaguzu arreta zerbitzura.

BAZKIDETZA HARREMANETARAKO ZEGOEN KUDEAKETARAKO BIGARREN HELBIDE ELEKTRONIKOA

Beste egoera bat ere ematen da, bazkide askok gure etxeko zerbitzu guztiak gure izenean dauzkagu. Orain arte, norbere emailetik soilik kudea genitzakeen zerbitzuetan aldaketak, altak, bajak… baina etxean pertsona bat baina gehiagoren artean daramagu honen kudeaketa.

Horregatik bazkideon kontuetako bakoitzean bigarren email bat gehitzeko aukera daukagu eta horrela bi email helbide hauek izango dira datu, tarifa, zerbitzu… aldaketak kudeatzeko baimena izango duten bakarrak.

Egun daukagun harremanetarako emailari bigarren helbide bat gehitu nahi badiogu, mezu bat bidali beharko dugu arreta@izarkom.eus helbidera baimendu nahi dugun bigarren helbide elektronikoa zein den aipatuaz.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Non da euskara mundu digitalean?

Non da euskara mundu digitalean?

Telekomunikazio burujabetzaren baitan Euskara gure ardatz nagusienetako bat da. Arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte hizkuntza eskubideak bermatze bidean lan egiten dugu. Eta bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko korrika kulturalean ere...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin