Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Zer da telekomunikazioa? Zertarako burujabetza? Nola lortu dezakegu?

Etengabeko abiaduran dabilen mundu honetan zail egiten zaigu halako galderei buruz hausnartzeko astia hartzea. Aldiz, gure egunerokotasunean gehienok dugu harreman oso estua komunikaziorako erabiltzen ditugun gailuekin, sistemekin, plataformekin. Era berean, beste esparru askotan bezala, gurea ere ez da sektore neutral bat, hau da, edozein dela ere egiten dugun erabilera oharkabez ondorioak ditu gure ekonomian, gizartean, ingurugiroan…

Izarkomen ere jakitun gara gure jardunak sortzen dituen eragin positibo eta ez hain positiboez. Hau horrela, dagokigun ardura hartu eta gure bazkide zein herritarrentzat informazio, formazio zein sentzibilizaziorako tresna bat sortzea erabaki dugu. Asko dira gure bazkideek plazaratzen dizkiguten galderak, kezkak, ezinegon zein ekarpenak, eta hauei erantzuten saiatuko gara Izarkom eskola martxan jarriaz, 2024. urte hasierarekin batera.

Urtean zehar eskola berriak modu kritiko eta alternatiboan hainbat gai jorratzea izango du helburu: Nerabeak eta mugikorren auzia, arrakala digitala, software librea, sare eta egitura komunitarioak, kooperatibismoa, etab. Hilabetean behin, azken ostegunak baliatuz, Bilboko Nodoan modu presentzialean, edo streaming bitartez online landu ahal izango ditugu tailer, hitzaldi, mahainguru eta formakuntza ezberdinak.

Lehen saioa urtarrilaren 25ean egingo dugu, Urtzi Ugaldek Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida aurkezteaz gain, Iñigo Martinez (Irakaslea) ,Lurdes Imaz (EHIGE) edo Unai Aberasturi (Datuak Babesteko Euskal Bulegoa)  bezalako gonbidatu bereziekin mugikorren auziaren inguruko hainbat gai jorratu ahal izango ditugu.

Solasaldi hau modu ireki eta doakoan izango da guztiontzat. Aurrerantzean egingo ditugun eskolak aldiz, bazkide eta egoera zaurgarrian dauden kolektiboentzat dohakoak izango dira baina gonbidatuen eta eskola beraren antolaketak izango dituen gastuei aurre egiteko 3€ko kostu sinbolikoa izango du norbanakoentzat.

Eskola hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu elkarren artean Euskal Herriko Telekomunikazio Burujabetza eraiki dezagun!

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Martxan da 14. Egunean Behin Izarkom Liga

Martxan da 14. Egunean Behin Izarkom Liga

Egunean Behin, mugikorrerako euskarazko jokoaren 14.denboraldia gaur hasi da. Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da. Egunero partida bakarra jokatzen da eta helburua 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea da. Zenbat eta gehiago...

Izarkom 2024ko Euskal Encounterrean izango da (Inozentada)

Izarkom 2024ko Euskal Encounterrean izango da (Inozentada)

Dagoeneko ofiziala da. Ezin genion albisteari gehiago eutsi: 2024ko uztailaren 22tik 25era ospatuko den Euskal Encounter edizio berriaren babesle nagusia izango gara! Euskal Encounter, lehenago Euskal Party, Euskal Amiga Party edo Euskal, informatikako profesional eta...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin