Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Dagoeneko ofiziala da. Ezin genion albisteari gehiago eutsi: 2024ko uztailaren 22tik 25era ospatuko den Euskal Encounter edizio berriaren babesle nagusia izango gara!

Euskal Encounter, lehenago Euskal Party, Euskal Amiga Party edo Euskal, informatikako profesional eta zaleek antolatzen duten bilera handia da. Bertan hainbat eguneetan zehar informatikarekin zerikusia duten ekintzak egiten dira eta baita ezagutzak konpartitu ere.

Orain arteko ardatzez gain (sormen digitala, software librea, hardwarea, jokoak etab.), telekomunikazio burujabetza landuko da lehendabizikoz, (sare komunitarioak, azpiegitura publikoak, kooperatibismoa etab.)

Konexio nagusia 100 Gbps-koa izango da eta partehartzaile bakoitzak 10 Gbps zuntz konexioa edukiko du.

Barne erabilerarako 5G mugikor sare propioa ere ezarriko da.

Eskerrik asko antolatzaileei gugan jarritako konfiantzagatik!

 

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin