Escuela Izarkom

Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Zer da telekomunikazioa? Zertarako burujabetza? Nola lortu dezakegu?
Etengabeko abiaduran dabilen mundu honetan zail egiten zaigu halako galderei buruz hausnartzeko astia hartzea. Aldiz, gure egunerokotasunean gehienok dugu harreman oso estua komunikaziorako erabiltzen ditugun gailuekin, sistemekin, plataformekin. Era berean, beste esparru askotan bezala, gurea ere ez da sektore neutral bat, hau da, edozein dela ere egiten dugun erabilera oharkabez ondorioak ditu gure ekonomian, gizartean, ingurugiroan…
Izarkomen ere jakitun gara gure jardunak sortzen dituen eragin positibo eta ez hain positiboez. Hau horrela, dagokigun ardura hartu eta gure bazkide zein herritarrentzat informazio, formazio zein sentzibilizaziorako tresna bat sortzea erabaki dugu. Asko dira gure bazkideek plazaratzen dizkiguten galderak, kezkak, ezinegon zein ekarpenak, eta hauei erantzuten saiatuko gara Izarkom eskola martxan jarriaz, 2024. urte hasierarekin batera.
Urtean zehar eskola berriak modu kritiko eta alternatiboan hainbat gai jorratzea izango du helburu: Nerabeak eta mugikorren auzia, arrakala digitala, software librea, sare eta egitura komunitarioak, kooperatibismoa, etab. Hilabetean behin, azken ostegunak baliatuz, Bilboko Nodoan modu presentzialean, edo streeming bitartez online landu ahal izango ditugu tailer, hitzaldi, mahainguru eta formakuntza ezberdinak.
Zatoz!
Hoy, primero de mayo, es el día internacional de las personas trabajadoras, el día de la lucha de las clases trabajadoras, promovido por el movimiento obrero internacional.
Atenderemos únicamente las demandas de atención urgente.
Si tienes un problema urgente, como siempre, envía un SMS al < strong>693 922 997 y nosotras nos pondremos en contacto contigo.
El resto de las vías de atención permanecerán cerradas.