Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Claroscuros de la inteligencia artificial»

2024-06-20 @ 19:00 - 20:30

Ez dago ukatzerik adimen artifizialaren gaia puri-purian dagoela. Azken urte parean teknologia hauek aurrerapen izugarria izan dute eta emaitza gero eta harrigarriagoak ematen dituzten tresna eta zerbitzuak ia egunero ari dira agertzen.

Adimen artifizial sortzailea deritzon olatu honek testuzko azalpen hutsekin testuak, irudiak, musika edota bideoak sortu edo eraldatzen ditu. Eta lehenago ere, azken bospasei urteetan edo, itzulpen automatikoa, hizketaren ezagutza, hizketaren sorkuntza edo irudien ezagutza bezalako teknologietan jauzi handia eman dela ikusi dugu.

Teknologia hauek guztiak jada eragin handia izaten ari dira (eta etorkizunean ere izaten jarraituko dute, ziurrenik orain arte baino gehiago) gu guztion bizitzetan, ekonomian, ingurumenean… Eta eragin hori ez da derrigorrez beti positiboa, adimen artifizialak argi-ilunak baititu.

Izarkom eskolaren seigarren saio honetan, horien inguruan hitz egingo digu  Igor Leturia Azkarate Oraiko Hizketa-teknologien arduradunarekin, bereziki burujabetza teknologikoaren eta euskararen ikuspegitik eta hizkuntza- eta hizketa-teknologietan zentratuta.

Saioak hiru zati izango ditu:

· Adimen artifizialaren eta hizkuntza- eta hizketa-teknologien barrunbeak hobeto ezagutzeko sarrera bat: nola funtzionatzen duten, zein garapen izan duten historian zehar..

· Teknologia hauetan euskararen gaur egungo egoera ezagutuko dugu, aplikazio errealak ikusiz eta adibide praktikoen bidez.

· Teknologion arriskuen eta aukeren azalpenak, ondoren horien inguruko galdera eta debate irekiarekin.

IZEN EMATEA:

Saioa DOAKOA eta euskaraz izango da eta mokadutxo bat jateko aukera izango da amaieran. Interesa duenak izena eman dezake presentzialki Bilbora etortzeko (plaza mugatuak) edo online streaming bidez ikusi ahal izateko.

Izen ematea beharrezkoa da, eskolari buruzko informazio osagarria jasotzeko edo eta azken orduko beharrizan edo aldaketak jakinarazi ahal izateko.

PRESENCIAL

ONLINE



    [select* Saesión: "Ongi etorri euskal fedibertsora!" "Arrakala I:Mugikorren oinarrizko erabilera" "Adimen artifizialaren argi-ilunak" "Software askea herri libre batean" "Operadore handien gehiegikeriak eta sare libreak" "Nola babestu zure bizitza digitala II.tailerra" "Arrakala II:Interneten oinarrizko erabilera"]



    Acepto que estos datos se incorporen al fichero de Izarkom Koop y que he leído y acepto la información complementaria.



      [select* Saesión: "Ongi etorri euskal fedibertsora!" "Arrakala I:Mugikorren oinarrizko erabilera" "Adimen artifizialaren argi-ilunak" "Software askea herri libre batean" "Operadore handien gehiegikeriak eta sare libreak" "Nola babestu zure bizitza digitala II.tailerra" "Arrakala II:Interneten oinarrizko erabilera"]


      Acepto que estos datos se incorporen al fichero de Izarkom Koop y que he leído y acepto la información complementaria.

      Detalles

      Fecha:
      2024-06-20
      Hora:
      19:00 - 20:30
      Categoría del Evento:

      Organizador

      Izarkom
      Teléfono
      623424288
      Correo electrónico
      arreta@izarkom.eus
      Ver la web del Organizador

      Local

      Bilboko Nodoa
      Goienkale 14
      Bilbo, Bizkaia 48005 Spain
      + Google Map
      Teléfono
      623424288
      Ver la web del Local