Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Datorren astelehenean, otsailaren 1ean, Egunean Behin, mugikorrerako euskarazko jokoaren denboraldi berria hasiko da. Jakingo duzuenez, lehiaketa horretan taldeak antolatu daitezke, eta talde horretako kideen arteko sailkapen bat ematen da. Izarkomek, Izarkom Liga antolatzea erabaki du, geure artean lehiatu dezagun. Liga, Izarkom kide garen eta ez garenontzako dago zabalik, nahi duen orok hartu dezake parte.

Astero, aste horretako irabazleari Izarkomen tixerta bidaliko diogu, eta denboraldiko irabazleari, kaputxadun jertsea.

Gure ligan parte hartzeko, https://eguneanbehin.app.link/dYio2uR0pdb estekan klikatu edo 99C64A gakoa erabili dezakezu.

Horrez gain, otsailaren 8tik 12rako astean, Izarkom izango da jokoaren babeslea. Aste horretan bi sari gehiago banatuko ditugu. Lehena, aste hortako irabazle orokorrari (ez Izarkom ligako irabazleari, sailkapen orokorreko irabazleari baizik) eta bestea, aste horretan jokatu duten guztien artean zozketa bidez aukeratuko da.

Saria, Izarkomeko kide diren ekoizle ezberdinen produktuekin osatutako saski bat izango da. Argi dugu Izarkom ez litzatekeela deus izango, Izarkom osatzen dugun guztion esfortzurik gabe; beraz, babes hori, nolabait eskertzeko, gure kideen jaki goxoak oparituko dizkizuegu.

Saskia honako ekoizle hauen produktuek osatzen dute:

Ikusten duzuenez, jatekoa eta edatekoa, bertakoa, bidezkoa eta goxo-goxoa.

Hartu parte!

#Adi Seinaleari!

 

 

 

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Aldaketak 902 zenbakien erabileran.

Aldaketak 902 zenbakien erabileran.

Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren aldaketa argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, iragarri bezala, tarifikazio bereziko bezeroenganako arreta zerbitzuen zenbakien gehiegizko kostuak erabiltzaileentzat suposatzen duen arazoarekin amaitzea helburu duena.

Internet konexioa Behe Bidasoako baserrientzat

Internet konexioa Behe Bidasoako baserrientzat

Behe Bidasoan, baserri eta landa eremuan dauden biziguneei banda zabaleko Internet konexioa eskaintzeko azpiegitura hedatu berri dugu. Bidasoaren bi aldetan eskaini dezakegu orain Interneterako konexioa.

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin