Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Abuztu erdialdetik hona, hainbat bazkide gurekin harremanetan jarri dira Donostiako Antigua auzoan zeudelarik estaldura arazoak zituztela adieraziz. Ordutik arazoa nondik etor zitekeen aztertzen ibili gara eta hornitzaileari ere helarazi diogu inzidentzia. 

Esan digutenagatik bertako estaldura ematen duen antenetako bat izorratuta dago eta beraz,  mugikor erabiltzaile guztiei eragiten die eta ez bakarrik Izarkomen erabiltzaileei. Horregatik premiazkoa ikusi dute ahalik eta lasterren estaldura berreskuratzeko konponketa lanetan hastea.

Arazoa guztiz konpontzen dutenean emango dugu berriro ere egoeraren berri.

Eskerrik asko pazientziagatik eta barkatu egoerak sorturiko eragozpenak.

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin