Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Telekomunikazio buruja… zer?

2026-01-28 @ 19:00 - 19:30

Askotan telekomunikazioa edo teknologiari buruz hitz egiterakoan sekulako distantzia sortzen da, martzianoak bezala hitz egiten dugula dirudi. Elikadura edo osasungintzan ez bezala, zaila zaigu jakitea zer dagoen hitz potolo horien atzean, eta noski, zein eragin duen horrek gure bizitzetan. Burujabetza zer den aldiz, pixkat errezagoa dirudi, baina praktikan zertan gauzatzen den, ez ordea. Beñatekin EHKomen lana ezagutu eta kalera ekartzen saiatuko gara:

Hizlaria(k): Beñat Azkargorta Mintegi: Telekomunikazio ingeniaritzan gradua eta master bikoitza burutu ondotik (Bilbo,EHU eta Chicago,IIT) ingeniari eta aktibista gisa lanean dihardu, telekomunikazioen arloari gizarte-ikuspuntua txertatzeko ahaleginean.

Azken urteetan Izarkom, Hiritik At eta Udalbiltzarekin batera EH KOM kooperatiba sortu eta horretan lanean aritu da. EH KOM-en helburu nagusia giza-talde ezberdinek pairatzen duten arrakala digitalari aurre egin eta herri gisa burujabetza lortzeko bidean beharrezko ditugun telekomunikazio-azpiegiturak eraikitzea da. Erraldoi multinazionalen esku dauden azpiegitura digitalen ordez, sare eta azpiegitura libre eta publiko-komunitarioak proposatzen dituzte, tokiko erakundeen, herritarren eta eragile komunitario lokalen kontrolpean daudenak.

Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke. Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke. Doakoa eta hautazkoa da.

Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.

Xehetasunak

Data:
2026-01-28
Ordua:
19:00 - 19:30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,

Antolatzailea

Izarkom
E-posta
arreta@izarkom.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Izarkom Bilbo
Goienkale 14
Bilbo, Bizkaia 48005
+ Google Map
Phone
900 909 777
View Egoitza Website