• Urteberria

    Urteberria dela eta, jai dugu izarkomen.

  • Gipuzkoako Trinkete Txapelketa – Eskuz Binakako Finalak – Izarkom Saria

    Irura, Ametsa Trinketea Zillar Kalea, 3,Irura,Gipuzkoa

    Urtarrilak 17 (larunbata), Irura, Ametsa Trinketea 10:30etan 1 – KADETEAKBehar Zana 3 (Iparragirre-Iraola) Vs Behar Zana 1 (Elosegi-Zufiria) 2 – JUBENILAKBehar Zana 1 (Cestau-Oñate) Vs Behar Zana 2 (Iparragirre-Zufiria) 16:30etan 1 – 2. mailako NAGUSIAKEPLE1 (Sorondo-Aranburu) Vs Kuku (Labaka-Errazkin) 2 – 1. mailako NAGUSIAKEPLE1 (Taberna-Chiapuso) Vs EPLE2 (Aranburu-Santamaria) Antolatzailea Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa

  • Iruñeko bulegoaren inaugurazioa

    Goiener - Izarkom Iruñea Kale berria 10,Iruñea,Euskal Herria

    Iazko apirileko itzalaldiaren ondotik, urte erdia igaro da jada Goiener eta Izarkom kooperatibek energia eta telekomunikazio esparruko lankidetza estrategikoari ekin geniola. Babes zabala jaso zuen Itzali sistema, piztu alternatibak manifestua izan zen lehen urratsa; orain, bigarrena ematera goaz, Iruñean elkarbanatuko dugun bulego berria irekita:Urtarrilaren 22an (osteguna) arratsaldeko 19:00etan Inaugurazio ekitaldi bateratua, jan-edana eta kultur eskaintza […]

  • Telekomunikazio buruja… zer?

    Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

    Askotan telekomunikazioa edo teknologiari buruz hitz egiterakoan sekulako distantzia sortzen da, martzianoak bezala hitz egiten dugula dirudi. Elikadura edo osasungintzan ez bezala, zaila zaigu jakitea zer dagoen hitz potolo horien atzean, eta noski, zein eragin duen horrek gure bizitzetan. Burujabetza zer den aldiz, pixkat errezagoa dirudi, baina praktikan zertan gauzatzen den, ez ordea. Beñatekin EHKOMen […]

  • Nola babestu gure bizitza digitala?

    Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

    Mundu hibrido “figital” honetan, gure nortasuna bi bide eta abiadura ezberdinetan eraikitzen goaz. Sarritan, bizitza fisikoan egiten ez ditugun gauzak bizitza digitalean egitera ausartzen gara, inor begira egongo ez balitz bezala. Baina konturatu orduko, sare sozialek eragin bidarkatzaile izugarria izaten dute eta geldiezina askotan, utzitako aztarna ezabatzeko zailtasun nabarmenekin. Datuen ekonomia honek ondorio latzak dakartza […]

  • Hitzaldia Ziortza-Bolibarren

    Ziortza Bolibargo Udaletxea Simon Bolibar plaza,Ziortza Bolibar

    Ziortza-Bolibarren zuntz bidezko internet zerbitzua jartzeko azpiegitura berritzen aritu gara azken asteetan, bertako udalaren eskariz, Elizalde osoa zuntzarekin lotzeko helburuarekin.Egindako lanak azalduko dizkiegu bertara gerturatzen diren herritarrei, aurkezpen ibiltari baten bidez, obrak nolakoak izan diren eta zerbitzuak eskaintzen dituen abantailak azaltzeko. Ostean, Osoko Aretoan, Izarkomek eskaintzen duen zerbitzu berri honek ze abantaila dituen azaltzeko hitzaldia […]

  • Software askea herri libre batean

    Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

    Agian noizbait software pribatua eta software librea terminoak entzun ditugu. Baina, zer da software librea? Nork erabiltzen du? Zergatik interesatu beharko litzaiguke? Software librea, FSF (Free Sofware Fundation) en arabera, ondorengo lau eskubideak bete behar ditu: 1. Helburua edozein dela ere, programa exekutatu ahal izatea; 2. Programa aztertu eta aldatu ahal izatea; 3. Programaren kopiak […]

  • M17 Greba Orokorra

    Izarkomek bat egin du ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek gaurko deitu duten greba orokorrarekin. Gutxieneko soldata hemen erabaki LGS 1.500€ Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko

  • Parisko Komunaren urteurrena

    Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia dutenik ospatzen. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, antiarrazista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu. […]

  • 24. KORRIKAren hasiera

    Atharratze Erdiko Plaza,Atharratze,Zuberoa

    Gaur hasiko da 2 urtez zain izan gaituen 24. KORRIKA Atharratzen 15:30tan emango zaio hasiera eta bertako irudiak mundu guztira hedatuko dira Izarkomek Atharratzen muntatu duen telekomunikazio azpiegitura baliatuz. #Korrika

  • Izarkom eta Goienerren kilometroa

    772 km Av. de Barañáin, 3,Iruñea,Nafarroa

    Zatoz Izarkom eta Goienerrek elkarrekin hartu dugun 772 km KORRIKA egitera. 13:30tan gerturatu zaitezke Kale Berrian dugun bulegora edota 14:15etan Barañain etorbideko 3 zenbakiaren parean, San Zernin ikastetxearen aurrean. Euskara Gara!

  • Irungo kilometroa

    1313 Zona punttas, N-121-A, 74,Irun,Gipuzkoa

    Zatoz Izarkom gurekin 1313 km KORRIKA egitera. Gurekin korrika egin nahi baduzu, goiz esnatu beharko duzu. 04:30etan gerturatu zaitezke Erromes Plazako bulegora edota 4:45etako Bidasoa Auzoko Punnta gasolindegira. Euskara Gara!