• Nortasun digitala eta zibersegurtasuna

    Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

    Globalizatua eta hiper-konektatuta dagoen mundu batean herri baten nortasun digitala sortu, saretu eta sendotzea ezinbestekoa da. Hamarkada bat baino gehiago daukan Puntueus fundazioak interneten euskara eta euskal kultura sustatu eta komunitatea kohesionatzea du helburu. Horrez gain, .eus goi mailako domeinuen zibersegurtasunaz ere arduratzen da, egon litezkeen erasoak aztertu eta erabiltzaileen babesa indartuz. Sakonago ezagutuko dugu […]

  • Durangoko Azoka

    Landakogunea Landako Etorbidea, 6,,Durango,Bizkaia

    Durangoko Azokaren aurtengo edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean garatuko da, eta aurten ere, bertan izango da Izarkomen erakusmahaia.

  • Pantailen eragina haur eta gazteengan

    Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

    Ikerketen arabera, 10 haurretatik 9k pantaila edo gailuren bat erabili dute beraien bizitzako lehen urtean. Horrek ondorio negatibo izugarriak eragiten ditu haur eta gazteen garapen psikologiko, fisiko eta sozialean. Psikolo eta pediatren elkargoek edo Altxaburua bezalako gurasoen mugimenduek aspalditik ohartarazten ari gaituzte honen inguruan. Hala ere, asko dugu egiteko. Hurrengo saioarekin beste pauso bat eman […]

  • Gau on

    Gau on eguna dela eta, jai dugu izarkomen.

  • Eguberria

    Eguberria dela eta, jai dugu izarkomen.

  • ASKE jaialdia

    Atarrabia Arga kalea 2,Atarrabia

    ASKE JAIALDIAREN 1. EDIZIOA 2025-12-27

  • Urtezahar

    Urte zahar gaua dela eta, jai dugu izarkomen.

  • Urteberria

    Urteberria dela eta, jai dugu izarkomen.

  • Gipuzkoako Trinkete Txapelketa – Eskuz Binakako Finalak – Izarkom Saria

    Irura, Ametsa Trinketea Zillar Kalea, 3,Irura,Gipuzkoa

    Urtarrilak 17 (larunbata), Irura, Ametsa Trinketea 10:30etan 1 – KADETEAKBehar Zana 3 (Iparragirre-Iraola) Vs Behar Zana 1 (Elosegi-Zufiria) 2 – JUBENILAKBehar Zana 1 (Cestau-Oñate) Vs Behar Zana 2 (Iparragirre-Zufiria) 16:30etan 1 – 2. mailako NAGUSIAKEPLE1 (Sorondo-Aranburu) Vs Kuku (Labaka-Errazkin) 2 – 1. mailako NAGUSIAKEPLE1 (Taberna-Chiapuso) Vs EPLE2 (Aranburu-Santamaria) Antolatzailea Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa

  • Iruñeko bulegoaren inaugurazioa

    Goiener - Izarkom Iruñea Kale berria 10,Iruñea,Euskal Herria

    Iazko apirileko itzalaldiaren ondotik, urte erdia igaro da jada Goiener eta Izarkom kooperatibek energia eta telekomunikazio esparruko lankidetza estrategikoari ekin geniola. Babes zabala jaso zuen Itzali sistema, piztu alternatibak manifestua izan zen lehen urratsa; orain, bigarrena ematera goaz, Iruñean elkarbanatuko dugun bulego berria irekita:Urtarrilaren 22an (osteguna) arratsaldeko 19:00etan Inaugurazio ekitaldi bateratua, jan-edana eta kultur eskaintza […]

  • Telekomunikazio buruja… zer?

    Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

    Askotan telekomunikazioa edo teknologiari buruz hitz egiterakoan sekulako distantzia sortzen da, martzianoak bezala hitz egiten dugula dirudi. Elikadura edo osasungintzan ez bezala, zaila zaigu jakitea zer dagoen hitz potolo horien atzean, eta noski, zein eragin duen horrek gure bizitzetan. Burujabetza zer den aldiz, pixkat errezagoa dirudi, baina praktikan zertan gauzatzen den, ez ordea. Beñatekin EHKOMen […]