
Fedibertsoa, instantzia edo webgune multzo bat da, modu federatuan eta irekian edukiak partekatzeko. Fedibertsoa terminoa “federazio” eta “unibertso” hitzen baturatik dator. Bakoitzak modu independentean funtzionatzen du, baina beste webgune batzuetan daudenekin interakzioa ahalbidetzen du eta edukiak partekatu daitezke. Elkar jarraitu, mezuak bidali, iruzkindu…
Gaur egun hegemoniko diren sare sozial zentralizatu, komertzial eta pribatiboen aurrean alternatiba etiko eta praktiko bat bilakatu dira sare sozial libre eta deszentralizatuak Euskal Herrian ere. Izarkom eskolaren 8. saio honetan, Ziharak euskara eta euskal fedibertsoaren arteko harremanaz hitz egingo digu. Bazatoz?
Hizlaria(k): Zihara Enbeita Gardoki:
Gernika-Lumo, 1976. Kazetaritzan lizentziatua. Hainbat urtez kazetari moduan lan egin ondoren, azken urteotan komunikazio arloan dabil; tarteka zenbait kolaborazio ere egin arren. UOCen Social Media Content izeneko graduondokoa eta ikus-entzunezko diseinuan eta informazioaren bisualizazioan espezializazioa egin ditu. Gaur egun UEUko komunikazio taldeko kidea da.
Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke. Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke. Doakoa eta hautazkoa da.
Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.