
Legezko diru digitala, egia esan, ezezagun handia da pertsona gehienentzat, nahiz eta egunero konturatu gabe erabiltzen dugun: txartelarekin ordaintzen dugunean, transferentzia bat egiten dugunean edo zordunketa automatiko bat jasotzen dugunean. Gure eguneroko bizitzaren parte da, baina gutxitan pentsatzen dugu nola funtzionatzen duen edo nork kontrolatzen duen. Jende askok ez daki herritarrek ere parte har dezaketela eta ordainbide digitalak kudeatzeko gaitasuna izan dezaketela, elektrizitatearen edo telekomunikazioen merkaturatzean gertatu den bezala.
Gainera, diru digitalari buruz hitz egiten denean, pertsona askok automatikoki pentsatzen dute kriptotxanponetan. Baina kriptotxanponak aktibo digitalaren mota zehatz bat baino ez dira. Gaur egun, kriptotxanponen % 99 inguru espekulazio handiko inguruneetan mugitzen dira, kasino baten edo apustu-poltsa baten oso antzekoak, non oso denbora laburrean etekin handiak lortu nahi baitira. Hala ere, badago espekulazio-ikuspegirik ez duen eta helburu sozial eta funtzional desberdinak dituen ehuneko txiki bat — beste % 1 hori —. Gutxi ezagutzen den % 1 horri buruz ere hitz egingo dugu.
Hizlaria(k): Alex Lopez Morgado:
GoiEner eta Ekhilur Kooperatiben errektoretza kontseiluko sustatzailea eta kidea da.
Hizlaria(k): Unai Gaztelu Olazabal:
Bilboko ingurumen ingenierua. Aita. Autogestioan eta komunaletan murgilduta. Lankidea Bread Kooperatiban finantza solidarioak garatzen eta MoDi bertako txanponen sareak sustatzen. Etxebizitza komunalak zelan biziarazten ikertzen.
Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke. Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke. Doakoa eta hautazkoa da.
Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.