Parisko Komunaren urteurrena
Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia dutenik ospatzen. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, antiarrazista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu. […]