Informazioaren aroan, infoxikatuta gaudela diote adituek. Egunero irakurtzen ditugu zalantza edo susmoa eragiten diguten berriak, interneten, sare sozialetan zein hedabideetan; baina, ba al dakigu benetako eta gezurretako albisteak bereizten? Kaos eta errebote aro honetan, boteretsu berriek gizartea kontrolatzeko baliabideak eta gerra kulturala nola egiten duten aztertuko dugu.
Hizlaria(k): Julen Orbegozo Terradillos: Publizitate eta Harreman Publikoetan eta Kazetaritzan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatean. Komunikazio Publikoaren Zuzendaritza, Komunikazioaren Egungo Joerak eta Pertsonen Arteko eta Taldeko Komunikazioa irakasgaietan jardun da azken urteotan. Gureiker taldeko ikerlaria ere bada eta bere ikerketa lerro nagusiak hurrengoak dira: aktibismo digitala, komunikazio politikoa eta desinformazioa. Komunikabide ugaritan kolaborazioak egin ditu, hala nola, EiTBren kate ezberdinetan (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, ETB1 eta ETB2), Naiz.eus-en, Berrian, The Conversation-en, Onda Cero-n eta abar.
Unibertsitatean hasi aurretik 10 urte egin zituen arlo profesionalean, komunikazio politikoan aholkulari moduan. Eusko Legebiltzarrean alderdi politiko baten aholkularitza kabinetean lan egiteaz gain, hainbat hauteskunde parte hartu du ikerlari edo aholkulari gisa.
Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke (ez da derrigorrezkoa). Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke.
Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.
Onartzen dut: Datu hauek Izarkom Koop.Elk-aren titularitatea duen fitxategian gordetzea baita pribatutasun politika eta informazio osagarria irakurri dudala ere.