AA bezala ezagutzen duguna, ordenagailuek edo makinak gizakion antzeko adimena erakusteko duten gaitasuna da. Jakina da gai honek hari mutur asko uzten dituela solte: produktibitatean duen eragin biderkatzailea, teknologiarekiko kontrol falta, arrakala digitala,… Gai hauek eta askoz gehiago jorratuko ditugu mikrosolasaldi honetan.
Hizlaria: Usue Mori Carrascal: Matematikan lizentziatua (2010), eta EHUko Informatika Fakultateko Intelligent Systems Group (ISG) taldean tesia egina. EHUko Informatika Fakultateko irakasle agregatua eta Adimen Artifiziala graduko koordinatzailea eta irakaslea da.
Adimen Artifizialeko oinarrizko ikerketa egiten du, denboran zehar jasotako datuak aztertuz patroiak, joerak eta iragarpenak egiteko.
Azken urtean, diziplina anitzeko ONDARE ekimena sortu du, arlo ezberdinetako profesionalak eta ikerlariak elkartuz. Helburu nagusiak: etorkizuneko mundu digital eta adimen artifizialaren inguruko hausnarketa, gizartearen onurarako aplikazioen garapena, eta adimen artifizialaren inguruko formakuntza eta dibulgazioa bultzatzea.
Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke (ez da derrigorrezkoa). Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke.