Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

URTXINTXA

Helbidea

Mundaiz bidea 8-2.E
20012 Donostia

 

Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.

Aisialdiko heziketan profesionalak diren pertsonek osaturiko taldeetan egiten dugu lan.

Heziketaren funtzio sozialean sinesten dugu, eta, horregatik Urtxintxaren heziketa-ereduak ongizate soziala du helburu.
Horretarak, eskolan eta familian tarterik izaten ez dituzten gaitasun sozialak lantzen ditugu:
autonomia pertsonala, batetik, eta, erantzukizuna familiarekin, komunitateraekin eta lanarekin, bestetik.

Pin It on Pinterest