Errigora saski baten zozketa
Parte hartu!
Baldintzak:
Zozketan parte hartu ahal izateko zure datuak Izarkom Kooperatibaren datubasean sartu eta Izarkomen inguruko informazioa jasotzea onartu behar duzu.
*Helaraziko dizugun informazioa ez da spam edo eskaintza-tranpa motakoa izango. Izarkomek egiten dituen proiektu eta kooperatibari buruzko informazio garrantzitsua izango da. Orokorrean geure ‘berriak’ atalean partekatu ohi dugun informazioa.
Oparia, elikadura burujabetza eta Nafarroako hegoaldean euskararen erabilera sustatzea helburu duen Errigora Elkartearen Saski Beltza izango da.
Zozketa Durangoko Azokaren azken egunean, abenduaren 8an, egingo dugu, azokan bertan, 18:00etan.
Oparia jasotzeko, edo Durango Azokako Izarkomen postuan, edo Irun, Bilbo edo Iruñeako Izarkomen bulegoetatik pasatu beharko duzu.
