Izarkomeko bazkideontzako .EUS domeinua doan erregistratzeko
bete formularioa!
Izarkom Kooperatiba Elkarteak eta Puntueus fundazioak .EUS domeinua zabaltzeko abian dugun elkarlanari esker .eus domeinua doan lor ditzakegu Izarkomeko bazkideok.
Eskaintza hau otsailaren 28 arte baliatu ahalko dugu.
Testuingurua:
Izarkom Kooperatiba Elkarteak eta Puntueus Fundazioak ikuspegi bateratua partekatzen dugu telekomunikazio eta digitalizazio burujabetzaren bidean, euskararen presentzia areagotu eta euskal komunitateari balio erantsia eskaintzeko beharraz eta arrazoi horregatik, euskal eremu digitalean lankidetza estuagoa garatzeko helburuarekin, teknologia eta komunikazio zerbitzu zein azpiegitura propioak garatu eta bultzatzea hitzartu dugu.
Bi erakundeon arteko konpromisoa gauzatzeko, ondoko lan ildo hauek aurrera, elkarrekin, eramatea adostu dugu:
- Izarkom kideon artean .EUS domeinua hedatu eta promozionatzea. Izarkom komunitateko kideei .EUS domeinua eskuratzeko abantailak eskainiko zaizkigu, betiere domeinu honek dakarren balio erantsia nabarmenduz.
- Eduki, hitzaldi eta bestelako jardueretan lankidetzan aritzea. Bi erakundeok eduki sortzean, dibulgazioan eta prestakuntza ekintzetan elkarrekin jardungo dugu, euskarazko gaitasun digitala sendotzeko eta komunitatea aktibatzeko.
Domeinua erregistratzeko baldintzak:
Izarkomeko bazkideok .EUS domeinuak doan erregistratu ahal izango dugu, deskontu kode baten bitartez.
Horri honetan duzun formularioa bete ondoren, domeinu berriaren eskaera-kodea jasoko duzu. Deskontu-kode hori hainbat enpresa erregistratzailetan erabil daiteke; beraz, domeinua norekin erregistratu aukeratu beharko duzu. Domeinu-izena doan erregistratu ahal izango duzu enpresa horietako edozeinekin, urtebetez.
Eskaintza honen bidez erregistratutako domeinuen berritzea erabiltzailearen esku geratuko da; bai berritu edo ez erabakitzea, bai eta berrituz gero, berritze kostuak ordaintzea.
