izarkom Koop. Elkartea kooperatiba integral bat da. izarkomek zerbitzua bertako kooperatibistei bakarrik eskainiko die, beraz, zerbitzuak kontratatu ahal izateko kooperatibako kide izan beharra dago. Bazkide kontsumitzaile izateko kooperatibako kapital sozialari 50 €ko ekarpena egin beharra dago.

 

 

4G
Zein sare erabiltzen dugu telefonia mugikorrerako?
Izarkomek hegoaldeko 4 herrialdeetan Orange sarea erabiltzen du telefonia mugikor zerbitzua eskaintzeko. Estatu Espainiarreko legediaren arabera, telefonia mugikorrerako frekuentzia eskaintzeko azpiegiturak 4 operadoreren esku daude eta Movistar, Vodafone, Orange eta Yoigo dira horiek. Zerbitzua eskaini nahiko lukeen beste edozein operadore, mugikorrerako operadore birtual moduan egitera behartuta dago, hau da, 4 operadore horietako baten azpiegitura erabilita eskaintzera zerbitzua. Iparraldeko 3 lurraldetako legedia aztertu eta zerbitzua emango digun hornitzaile baten bila gabiltza.