Telefonia mugikorra eta datuak

izarkom Koop. Elkartea kooperatiba integral bat da. izarkomek zerbitzua bertako kooperatibistei bakarrik eskainiko die, beraz, zerbitzuak kontratatu ahal izateko kooperatibako kide izan beharra dago. Bazkide kontsumitzaile izateko kooperatibako kapital sozialari 50 €ko ekarpena egin beharra dago.

  • Alta Ematea 10 €

  • Iraunkortasunik gabe
  • BEZ barne

OHARRA: 80X eta 90X motako zenbakietara egindako deiak ez dira bonuetan sartzen eta kostu gehigarria dute.

4G

Nola desgaitu Ahots postontzia?

  • Erantzungailuak salto egin aurretik, deiaren denbora luzatzeko, markatu *61*633**30# eta deitzeko botoia eta telefonoa 30 segunduz egongo da jotzen Azken 30 horren ordez, telefonoak jotzea nahi duen denbora tartea sartu dezakezu, segundotan. 30 seg. da gehienezko tartea).

Erantzungailuaren zerbitzua desgaitzeko honako hurrenkera hau idatzi zure mugikorrean:

  • #21*242# eta deitzeko botoia Erantzungailua osorik desgaitzeko.
  • *21*242# eta deitzeko botoia Erantzungailua aktibatzeko.
  • 242 zenbakira hots eginez, erantzungailuko mezuak entzun, eta aukera ezberdinak kudeatu daitezke.

Erantzungailua kasu zehatz batzuetarako bakarrik desgaitzeko, honako hurrenkera hauek idatzi:

  • *67*556# eta deitzeko botoia Honek erantzungailua desaktibatuko du dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean (komunikatzen eman beharrean). *67*633# eta deitzeko botoia sakatuz, gaitu egingo duzu.
  • *62*556# eta deitzeko botoia Honek erantzungailua desaktibatuko du telefonoa itzaliita edo estaldurarik gabe dagoenean. *62*633# eta deitzeko botoia sakatuz, gaitu egingo duzu.
  • *61*556# eta deitzeko botoia Honek erantzungailua desaktibatuko du deiari erantzuten ez zaionean. *61*633# eta deitzeko botoia sakatuz, gaitu egingo duzu.

 

Zein sare erabiltzen dugu telefonia mugikorrerako?

Izarkomek hegoaldeko 4 herrialdeetan Yoigo eta Orange sareak erabiltzen du telefonia mugikor zerbitzua eskaintzeko. Estatu Espainiarreko legediaren arabera, telefonia mugikorrerako frekuentzia eskaintzeko azpiegiturak 4 operadoreren esku daude eta Movistar, Vodafone, Orange eta Yoigo dira horiek. Zerbitzua eskaini nahiko lukeen beste edozein operadore, mugikorrerako operadore birtual moduan egitera behartuta dago, hau da, 4 operadore horietako baten azpiegitura erabilita eskaintzera zerbitzua. Iparraldeko 3 lurraldetako legedia aztertu eta zerbitzua emango digun hornitzaile baten bila gabiltza.

Zer gertatzen da ahots minutuak amaitzerakoan?

Kontratatutako minutu kopurua gainditzean, deiak oinarrizko prezioaren arabera kobratuko da (datu eta abonurik gabe):

  • Deiaren ezartzea 0,1815 €
  • Deiaren lehen 5 minutuak 0€
  • 6. minututik aurrera 0,0363 € minutuko.
  • SMSak 0,0968 €
  • Nazioarteko SMSak 0,3025 €
Zer gertatzen da datu muga gainditzerakoan?

Kontratatutako datu kopurua gainditzean, nabigazio abiadura 128 Kbs.era jaitsiko da, beste Gb. 1 erabili arte. Behin abiadura baxuko datuak amaituta, datu konexioa moztu egiten da hurrengo hilabeteko lehen egunerarte.

 

Beti dago datu gehigarriak kontratatzeko aukera.

  • 500 Mb.ko bonu gehigarria 2,00€
  • Gb.1eko bonu gehigarria 3,00€

Ez dago mugarik hilean kontratatu daitezkeen bonuentzako.

 

 

Zer esan nahi du dei mugagabeak izateak?

Arrazoizko erabilpen bati lotuta joango da mugagabea kontzeptua. Arrazoizko erabilpen hau gaindituta, gehiegizko dei horien prezioa honakoa izango da:

  • Deiaren ezartzea 0,1545 €
  • 0.096 €/min.
  • SMSak 0,086 €
  • Nazioarteko SMSak 0,2575 €
Datu gehigarriak kontratatu daitezke?

Jarri gurekin kontaktuan eta datu kopurua handituko dizugu.

  • 500 Mb gehiago: 2,00 €
  • Gb. 1 gehiago: 3,00€

Nahi adina datu gehigarri kontratatu daitezke. Hilabetea amaitzerakoan, ez da kontsumitu gabeko datuengatik dirurik itzuliko.

Datu eta ahots abonurik gabeko Oinarrizko prezioak zer hartzen du bere gain?

Kontsumitutako datu eta minutuen arabera ordaintzen da.

Tarifa hau egokia izan daiteke telefono mugikorra lokalizatuta egoteko bakarrik edo dei oso gutxi egiteko erabiltzen duen jendearentzat (hilean iraupen gutxiko 6 dei baino gehiago eginez gero, ez da interesgarria suertatzen).

  • Deiaren ezartea 0,1815 €
  • Deiaren lehen 5 minutuak 0€
  • 6. minututik aurrera 0,0363 € minutuko.
  • SMSak 0,0968 €
  • Nazioarteko SMSak 0,3025 €
  • Datuak 0.036 €/ Mb
Nola aktibatuko ditut mugikorreko datuak?

HEMEN duzu azalduta zure mugikorreko datuak aktibatzeko prozedura.

Dei desbideraketak konfiguratu

Dei desbideraketa zerbitzua gaitzeko honako hurrenkera hau idatzi zure mugikorrean:

(xxxxxxxxx dagoen tokian, idatzi telefono zenbakia, nora nahi duzn desbideratu)

  • *21*xxxxxxxxx# eta deitzeko botoia desbideraketa gaitzeko. Dei guztiak desbideratuko dira honela. #21# eta deitzeko botoia desbideraketa osorik desgaitzeko.

Desbideraketa kasu zehatz batzuetarako bakarrik gaitzeko, honako hurrenkera hauek idatzi:

  • *67*xxxxxxxxx# eta deitzeko botoia Honek desbideraketa gaituko du dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean (komunikatzen eman beharrean). #67*xxxxxxxxx# eta deitzeko botoia sakatuz, desgaitu egingo duzu.
  • *62*xxxxxxxxx# eta deitzeko botoia Honek desbideraketa gaituko du telefonoa itzaliita edo estaldurarik gabe dagoenean. #62*xxxxxxxxx# eta deitzeko botoia sakatuz, desgaitu egingo duzu.
  • *61*xxxxxxxxx# eta deitzeko botoia Honek desbideraketa gaituko du deiari erantzuten ez zaionean. #61*xxxxxxxxx# eta deitzeko botoia sakatuz, desgaitu egingo duzu.
Dei galduen abisuak konfiguratu

Galdutako dei bat izan duzula abisatuko dizun SMS bat jaso nahi baduzu, honako hurrenkera hauek markatu behar dituzu mugikorrean:

  • *67*556# eta deitzeko botoia Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean (komunikatzen eman beharrean) izandako dei baten berri emateko.
  • *62*556# eta deitzeko botoia Telefonoa itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean jasotako dei baten berri emateko.
  • *61*556# eta deitzeko botoia Deiari erantzuten ez eta deitzaileak eskegi duela abisatzeko.

Galdutako deien abisuak aktibatuz gero, auromatikoki Ahots Postontzia desgaituko da.

Deia zain utzi

Dei zain uzteko zerbiztua aktibatzeko:

  • +43# eta deitzeko botoia

Deia zain uzteko zerbitzua desgaitzeko:

  • #43# eta deitzeko botoia
PIN aldaketa

PINa aldatzeko:

  • **04*PIN zaharra*PIN berria*PIN berria# eta deitzeko botoia
IMEIa ikusteko

IMEIa ikusteko::

  • *#06#

BONUAK

Ahots minutuak kontratatuak dituzten bonu guztiek IZARKOMeko lineen artean doako 1.000 minutu dituzte.

Daturik gabeko zerbitzuan kontutan hartu beharrekoa

Datuentzako bonurik kontratatu ez arren, datu mugikorrak erabiltzeko aukera dago, eta kontsumitutako datuen arabera ordainduko da zerbitzua.

  • Datuak 0.036 €/ Mb

Ezustekorik ez izateko, datu mugikorrak desgaitzeko aukera dago, bai norberak, bere telefonotik, edo baita guk geuk ere. Guk datu mugikorrak desgaitzeko, eskaera esplizitua egin behar da zerbitzua eskatzean. Bestela, datuak kontsumitu ahala kobratuko dira.

OHARRA: Noizean behin, gure tarifak aldatu egiten ditugu. Aukera berriak izaten dira, eta zerbitzuak merketzeko modua izaten dugu. Berez, guk ez diogu eskatu ez duen inorri zerbitzua edo tarifa aldatuko (ez garestitu, baina ez eta merketu ere) eta ez gara zuen postontziak gure eskaintza berriekin betetzen ibiliko.
*Prezio berri bat ikusi eta prezio horretara egokitu nahi izanez gero, aldaketa eskatu, eta bideratuko dugu.