Goienerrekin bat egin baduzu, IZARKOM ere zuretzako izan daiteke
Subiranotasun energetikoarekin egin duzun modu berean, komunikaziorako teknologietan ere zure kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko prest zaude?
Izarkom, telekomunikazio-zerbitzuak (Internet, linea mugikorrak, finkoa, telebista, etab.) eskaintzen dituen kooperatiba da. Eraldaketa ekosoziala eta subiranotasunaren alde dauden pertsona eta erakundeak konektatzen dituena.
Zuzenean bazkidetu zaitezkete edo aurrekontu bat eskatu dezakezu:
Egin zaitez bazkide
Proiektu partehartzaile gisa, Izarkomeko zerbitzuak eskatzeko kooperatibako bazkide izan beharra dago.
Hasi aurreko oharrak:
- IZARKOMeko bazkide egiteko 50 €-ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren Kapital Sozialari.
- Ekarpena egiteko bi modu dituzu:
- Kobraketa bakarrean 50 € ordaindu.
- Zatikatua: 15 € lehenengo hilean eta 3,19 €/hilean hurrengo hamaika hilabetetan.
Orain bai, bete galdetegia!
Kide bakoitzak bi kontu izateko aukera
Izarkomeko kideetako bakoitzak zerbitzu bat baina gehiago kontratatzeko aukera dauka, baita gure bazkidetzapean lagun edo senitartekoen zerbitzuak kontratatzekoa ere. Hau ahalbidetu eta errazteko zenbait berrikuntza gehitzen joan gara azkenaldian. Hona hemen aldaketa hauei buruzko informazioa.
Izarkom Koop.Elk. Estatutuak
Irakurri
