Mugikorrak behar ditugu
Irundik pasatzen diren migratzaileentzako.
Atzean utzi dituzten lagun eta senideekin, eta aurrean zain dituztenekin komunikatzeko bide bakarra dute telefono mugikorra. Asko iristen dira mugikorrik gabe, bidean, kolore ezberdinetako poliziek, mugalari tranposoek edo besteen lepo etekina atera nahi zutenek kendu, lapurtu edo puskatu egin dizkietelako; edo etxetik telefonorik gabe irten zirelako.
Erabiltzen ez duzun, baina egoera onean dagoen aparailurik baduzu, ekarri ezaiguzu.
Non utzi dezaket telefonoa?
Bilbo
Labore Bilbo, Haro Plaza, 3
Donostia
Eskoriatza
Inkernu Taberna, Hidalga Kalea, 5,
Irun
BDS KOOP, Aixin Zolua 5 B (Erromes Plazatik)
Usurbil
TaPuntu, Zubiaurrenea 6.
*Izarkomeko bazkide izan edo ez, erabiltzen ez duzun mugikor bat baduzu, jatorrizko ezarpenak berrezarri eta gune hauetako batean utzi dezakezu. Asko eskertuko dizute.
Zure inguruan ez baduzu telefonoa uzteko adostutako tokirik topatzen, edo gune berri bat proposatu nahi badiguzu, idatzi mezu bat ondoko formulario erabilita, eta zurekin harremanetan jarriko gara.