Kooperatibismo bat komunitateari begira (Jardunaldia)

Artzabal Egoitza Puntapax Kalea, 8,,Usurbilz,Gipuzkoa

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen. Elkarlanean antolatua: HUHEZI-Lanki, Olatukoop, Usurbilgo Udala, eta Jakin Jardunaldian kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi dugu, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez.

HTX30

Lakuntza Lakuntza,Nafarroa

30 edizio eta 26 urteko ibilbidea ditu bizkar gainean Hatortxu Rockek. Elkartasun jaialdi bat da Hatortxu, preso politikoen senide eta lagunen zama arintzea izan duena helburu. Erronka ekonomikoa zein politikoa da aldi berean; eta handia da lortu dutena. Baina hemen ez dago misteriorik. Formula sekreturik ez duen errezeta da Hatortxurena. Auzolanari esker izan da posible […]

Adimen artifizialaren argi ilunak.

Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

AA bezala ezagutzen duguna, ordenagailuek edo makinak gizakion antzeko adimena erakusteko duten gaitasuna da. Jakina da gai honek hari mutur asko uzten dituela solte: produktibitatean duen eragin biderkatzailea, teknologiarekiko kontrol falta, arrakala digitala,... Gai hauek eta askoz gehiago jorratuko ditugu mikrosolasaldi honetan.Hizlaria: Usue Mori Carrascal: Matematikan lizentziatua (2010), eta EHUko Informatika Fakultateko Intelligent Systems Group […]

Palestinaren aldeko lanuztea

Gazako genozidioa salattzeko Hego Euskal Herriko zortzi sindikatuk antolatu duten lanuzte orokorrarekin bat egingo dugu Izarkomeko langileok.

Hitzaldia

Lasarte-oriako jubilatuen etxea Beko Kale Bidea, 3,Lasarte-Oria,Gipuzkoa

Izarkom zer den eta zergatik sortu dugun telekomunikazio kooperatiba bat. Horrez gain, telefonia faktura bat irakurtzen jakiteko jarraibide orokorrak azalduko ditugu.

Fake news aroa?!

Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

Informazioaren aroan, infoxikatuta gaudela diote adituek. Egunero irakurtzen ditugu zalantza edo susmoa eragiten diguten berriak, interneten, sare sozialetan zein hedabideetan; baina, ba al dakigu benetako eta gezurretako albisteak bereizten? Kaos eta errebote aro honetan, boteretsu berriek gizartea kontrolatzeko baliabideak eta gerra kulturala nola egiten duten aztertuko dugu.Hizlaria(k): Julen Orbegozo Terradillos: Publizitate eta Harreman Publikoetan eta […]

#euskarabildua

San Telmo Museoa Plaza Zuloaga 1,Donostia,Gipuzkoa

Nork gobernatzen du Internet? Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean Euskarabildua jardunaldiaren helburua da, teknologia ikuspegi kritiko, burujabe eta arduratsu batekin begiratzeko gakoak gizarteratzea eta esperientziak partekatzea. Aurtengo edizioan, begirada Interneteko gobernantzan jarriko da: nork hartzen ditu erabakiak? Zer interes daude jokoan? Eta zein da euskaldunona bezalako komunitate txikien tokia, aukera eta papera sare global […]

Nortasun digitala eta zibersegurtasuna

Izarkom Bilbo Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia

Globalizatua eta hiper-konektatuta dagoen mundu batean herri baten nortasun digitala sortu, saretu eta sendotzea ezinbestekoa da. Hamarkada bat baino gehiago daukan Puntueus fundazioak interneten euskara eta euskal kultura sustatu eta komunitatea kohesionatzea du helburu. Horrez gain, .eus goi mailako domeinuen zibersegurtasunaz ere arduratzen da, egon litezkeen erasoak aztertu eta erabiltzaileen babesa indartuz. Sakonago ezagutuko dugu […]