• Nik ere Maite Zaitut festa erraldoia

    Bizkaia Arena Azkue Kalea, 1,Barakaldo,Bizkaia

    Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei eskerrak emateko omenaldi jaia. Sudur gorriak jantzi eta haien irakaspenak eta utzi duten arrastoa elkarrekin ospatzeko. Gure txanda da: bihotzez esan diezaiegun denok batera Maite Zaitut!

  • HTX30

    Lakuntza Lakuntza,Nafarroa

    30 edizio eta 26 urteko ibilbidea ditu bizkar gainean Hatortxu Rockek. Elkartasun jaialdi bat da Hatortxu, preso politikoen senide eta lagunen zama arintzea izan duena helburu. Erronka ekonomikoa zein politikoa da aldi berean; eta handia da lortu dutena. Baina hemen ez dago misteriorik. Formula sekreturik ez duen errezeta da Hatortxurena. Auzolanari esker izan da posible […]

  • ASKE jaialdia

    Atarrabia Arga kalea 2,Atarrabia

    ASKE JAIALDIAREN 1. EDIZIOA 2025-12-27

  • 24. KORRIKAren hasiera

    Atharratze Erdiko Plaza,Atharratze,Zuberoa

    Gaur hasiko da 2 urtez zain izan gaituen 24. KORRIKA Atharratzen 15:30tan emango zaio hasiera eta bertako irudiak mundu guztira hedatuko dira Izarkomek Atharratzen muntatu duen telekomunikazio azpiegitura baliatuz. #Korrika

  • Izarkom eta Goienerren kilometroa

    772 km Av. de Barañáin, 3,Iruñea,Nafarroa

    Zatoz Izarkom eta Goienerrek elkarrekin hartu dugun 772 km KORRIKA egitera. 13:30tan gerturatu zaitezke Kale Berrian dugun bulegora edota 14:15etan Barañain etorbideko 3 zenbakiaren parean, San Zernin ikastetxearen aurrean. Euskara Gara!

  • Irungo kilometroa

    1313 Zona punttas, N-121-A, 74,Irun,Gipuzkoa

    Zatoz gurekin 1313 km KORRIKA egitera. Gurekin korrika egin nahi baduzu, goiz esnatu beharko duzu. 04:30etan gerturatu beharko duzu Bidasoa Auzoko Punttako gasolindegira. Euskara Gara!

  • Bilboko kilometroa

    3387 Barrenkale Barrena 18,Bilbo,Bizkaia

    Zatoz Izarkomekin 3387. km KORRIKA egitera. Gurekin korrika egin nahi baduzu 09:20etan gerturatu zaitezke Goienkale kaleko bulegora edota 09:50etako Barrenkale Barrena 18ra, Dorre kalearekin bat egiten duen txokora. Euskara Gara!

  • Lasterka askatasunera

    Bilbiko Itsasaderra Arriaga Plaza,Bilbo

    Independentziaren aldeko lasterketa herrikoia.