Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Iruñeko bulegoaren inaugurazioa

22 urtarrila @ 19:00

Iazko apirileko itzalaldiaren ondotik, urte erdia igaro da jada Goiener eta Izarkom kooperatibek energia eta telekomunikazio esparruko lankidetza estrategikoari ekin geniola. Babes zabala jaso zuen Itzali sistema, piztu alternatibak manifestua izan zen lehen urratsa; orain, bigarrena ematera goaz, Iruñean elkarbanatuko dugun bulego berria irekita:

Urtarrilaren 22an (osteguna) arratsaldeko 19:00etan Inaugurazio ekitaldi bateratua, jan-edana eta kultur eskaintza izango da, Mintxo Astitz eta Ainara Yeregi bertsolariak eta DJ Moreiraren eskutik

Hori dela eta, zu inaugurazio ekitaldi berezi horretan egotea gustatuko litzaiguke. Zenbat lagun elkartuko garen jakiteko, eskertuko genizuke bertaratuko zaren konfirmatzea galdetegi hau beteta:

Xehetasunak

Data:
22 urtarrila
Ordua:
19:00
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
,

Antolatzaileak

Izarkom
Goiener

Egoitza

Goiener – Izarkom Iruñea
Kale berria 10
Iruñea, Euskal Herria 31001
+ Google Map