Zergatik Izarkom?

Telekomunikazio azpiegiturek libreak eta partekatuak izan behar dutelako.
Herri bezala sare telematiko propioak behar ditugulako.
Sare horiek herritarren eskuetan egon behar dutelako.
Kalitatezko Interneterako sarbidea guztion eskubidea izan behar delako.
Eskubidea bermatzeko, arrazoizko prezioa izan behar duelako.
Gizartea eraldatuko duen ekonomia sozial baterako bidea jorratzeko.
Irabazi asmorik gabeko kooperatiba garelako.
Denon artean eraikiko dugun proiektua izan nahi dugulako.
SIAN lizentzia
Parekideen arteko interkonexio akordio bat da, eta parte-hartzaile bakoitzak multzoarekin egiten duen atxikimendu-kontratutzat jotzen da, komunitatea osatzen duten guztientzat bat eta bera baita. Akordioak atxikimendu kontratuaren eta sarearen erabilera-baimenaren funtzioak betetzen ditu, eta izenpetzen duenak zehaztapenen eta erabilera-baldintzen bermea du. Definizio hori du, ondorengo hauek direla eta:
1. Irekia da mundu guztiari parte-hartzea eskaintzen zaiolako, inolako bazterketa eta bereizkeriarik gabe, eta uneoro informatzen delako sarea nola ibiltzen den eta zein osagai dauzkan. Horrela, edonork hobe dezake.
2. Askea da mundu guztiak nahi duena egin dezakeelako eta oinarri nagusien aipamenean (I. atala) azaltzen diren askatasunez goza dezakeelako. Hori guztia, sarean zenbateko parte-hartzea duen gorabehera, eta akordioarekin kontraesanean dauden zehaztapen eta baldintzak alde bakarrez ezarri gabe.
3. Neutrala da sarea ez dagoelako edukiei lotuta, ez ditu baldintzatzen, eta, horrela, aske ibil daitezke; erabiltzaileek sartu eta edukiak sor ditzakete, edozein dela ere euren finantza ahalmena edo gizarte egoera. Sareari edukiak gehitzen zaizkio agerian egon daitezen, sarea hobeto kudea dadin edo edukiak gehitzeko ariketa soil modura, baina, inola ere, beste eduki batzuk ordeztu edo oztopatzeko.
HEMEN duzu azalduta SIAN lizentzia osorik.