Hauek dira izarkomek eskaintzen dituen zerbitzuak:

izarkom Koop.Elk kooperatiba integral bat da. izarkomek zerbitzua bertako kooperatibistei bakarrik eskainiko die, beraz, zerbitzuak kontratatu ahal izateko kooperatibako kide izan beharra dago. Bazkide kontsumitzaile izateko kooperatibako kapital sozialari 50 €ko ekarpena egin beharra dago.

Interneterako sarbidea, eskubide unibertsala.

Gaur egun, Internet oinarrizko baliabidea bihurtu da osasungintza, hezkuntza, lan eta informazio zerbitzuetara heltzeko, hala nola, iritzi eta adierazpen askatasun eskubidearen benetako onura izateko; eta nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak ere Internetarako eta informazio eta komunikazio teknologietarako sarbidea giza eskubidetzat aitortua izan eta estatu kideei denontzako zerbitzu eskuragarri eta arrazoizko bat berma dezatela exijitu, egia dena da gaurtik gaur oso herrialde gutxi direla sarbide hau herrikide guztientzat erabilgarri dutenak, eta are gutxiago oraindik konexio kalitate nahikoa kostu ekonomiko egokian eskeintzen dutenak, Interneterako sarbide unibertsalerako eskubidea bermatua dagoela onartzeko.