izarkom Koop. Elkarteakooperatiba integral bat da. izarkomek zerbitzua bertako kooperatibistei bakarrik eskainiko die, beraz, zerbitzuak kontratatu ahal izateko kooperatibako kide izan beharra dago. Bazkide kontsumitzaile izateko kooperatibako kapital sozialari 50 €ko ekarpena egin beharra dago.

 

4G
Zein sare erabiltzen dugu telefonia mugikorrerako?
Izarkomek hegoaldeko 4 herrialdeetan Orange sarea erabiltzen du telefonia mugikor zerbitzua eskaintzeko. Estatu Espainiarreko legediaren arabera, telefonia mugikorrerako frekuentzia eskaintzeko azpiegiturak 4 operadoreren esku daude eta Movistar, Vodafone, Orange eta Yoigo dira horiek. Zerbitzua eskaini nahiko lukeen beste edozein operadore, mugikorrerako operadore birtual moduan egitera behartuta dago, hau da, 4 operadore horietako baten azpiegitura erabilita eskaintzera zerbitzua. Iparraldeko 3 lurraldetako legedia aztertu eta zerbitzua emango digun hornitzaile baten bila gabiltza.