Internet zerbitzua

izarkom Koop.Elk kooperatiba integral bat da. izarkomek zerbitzua bertako kooperatibistei bakarrik eskainiko die, beraz, zerbitzuak kontratatu ahal izateko kooperatibako kide izan beharra dago. Bazkide kontsumitzaile izateko kooperatibako kapital sozialari 50 €ko ekarpena egin beharra dago.

 

Internet zerbitzuaren hedaketarako epe desberdinak izango dira, Euskal Herriko zonalde edota herrialde ezberdinen arabera.

Interneta sare partekatu, ireki, aske eta neutralak baliatuta hedatuko dugu; baina tamalez, sare hauek Euskal Herriko eskualde oso bakanetan daude soilik eraikita gaur egun. Duela bostpasei urte Gipuzkoako Aldundiak emandako dirulaguntza baten bitartez Tolosaldeko hogeiren bat Udalek martxan jarri zituzten sareak eta herri mugimenduko zenbait taldek bizpahiru herritan eraikitako sareak dauzkagu soilik erabilgarri momentuan.

Zure eremuan sare hori oraindik garatu gabe balego, eta sarea garatzen laguntzeko prest bazaude, jarri gurekin harremanetan.

Zer da Proxy bidezko Interneta?
Proxy zerbitzari baten bidez web nabigazioa soilik ahalbidetzen duen partekatutako konexioa